AKE-ko denboraldia aurrera doa!
Gure Arizmendi Kirol Elkarteko kirolariak denboraldi erdialdera hurbiltzen dabiltza eta indartsu eta gogoekin dihardute beraien txapelketak aurrera ateratzen. Gainera, poliki poliki gabonetara heltzen gaude eta bertan antolatzen diren txapelketak ere itxura hartzen ari dira, aurki aurkeztuko dugularik gure kasuan antolatzen dugun gabonetako futbol txapelketa.
Asteburu berezia izan da batzuentzat futbolaren gaian, izan ere, Emakumezkoen Euskal Derbia jokatu zen Reale Arenan eta gure herrikoa den Maren Lezeta konbokatua izan zen lehenengo taldearekin. Gure taldeetako jokalariek aukera izan zuten bertaratzeko, 120 jokalari eta guraso inguru bertaratu zirelarik, pankarta eta guzti!

Hortaz aparte, gure futboleko eta boleiboleko kategoria guztietan partiduak aurrera doaz eta gogotsu dihardute sailkapenean posizio on bat bilatzeko asmoz.
Bestalde, pilotariek bi astez jarraian eduki dituzte partiduak gure Eskoriatzako Joseba Inurrategi frontoian, eta guraso, entrenatzaile eta jokalariak oso gustora ibili dira topaketa hauetan, giro ederrarekin ospatu direnak.
Azkenik, gure igerilariak ere gogotsu dihardute entrenamenduekin, geroz eta maila altuagoa hartzen eta aurki izango dugu hauen topaketa baten berri.