Korrika 24: A zelako astea, gure ikastolan!!

Bi urtetan behin egiten den Korrikak aztarna garrantzitsua uzten du gure ikastolako egunerokoan. “Euskara gara!” da aurtengo leloa, eta guk guztiz gure egiten dugu lelo hori, gure ikastolaren izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako. Horregatik, daukan garrantzia eman nahi izaten diogu, gune guztietan gaia presente egotea bilatuz.

Goaz, bada, hau irakurtzen ari zarenetik hasi eta astean zehar gertatu direnei hitza eta irudia jartzera.