Xirristi-mirristi PROIaren erakusketa arrakastatsua izan da, bai horixe!

4. mailan Xirristi-mirristi PROIa lantzen aritu izan gara azken hilabeteetan. Proiektuaren galdera gidaria honakoa izan da: “nola emango ditugu ezagutzera sendabelarren onurak gure komunitatean?” Horri erantzuna emateko, sendabelarrak eta giza gorputzaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, askotariko jarduerak burutu izan ditugu. Gai honek duen garrantzia ikusita eta transmisioak Euskal Herrian izan duen eragina kontuan hartuta, ikasitako guztia gelako familiekin partekatzea erabaki dugu, ezagutza hori zabaltzeko eta transmisioarekin jarraitzeko. 

Eskerrik asko proiektu honetan zehar zuen ezagutza gurekin partekatu duzuen guztioi!!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi! Zorionak 4. mailako ikasle guztiei, lan bikaina egin duzue eta!

IMG-20260605-WA0014