[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu.  Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…

Read More

Bideo berria sortu dugu GURA egitasmoan!

GURA egitasmoak lehen hezkuntzako 6-10 urteko etapari egiten dio erreferentzia. Sormenean, manipulazioan eta egoera errealetan oinarrituz mundua ulertzen hasteko oinarriak lantzen hasten da haurra egitasmo honetan, euskaratik eta euskaraz. Haurrak bere adinkideekin sozializatzeko beharra sentitzen duen garai honetan, Ikastolak kooperazioan jarduteko testuinguru ugari eskaintzen dizkio, pedagogiaren zerbitzura dauden espazio eraldatuen bidez. Bada, egitasmoaren egunerokotasuna islatzen…

Read More

Palestinako herriaren genozidioa salatzen dugu Arizmendi Ikastolan

Palestinako herriak jasaten duen genozidioa salatzeko manifestua sustatzen ari dira Bilboko ikastetxe eta ikastoletako guraso elkarteak. Euskal Herriko beste hezkuntza komunitateak bat egin eta mobilizatzera animatzen dituzte sarraski basatiaren aurrean. Bilboko hogei bat eskola eta ikastoletako guraso elkarteetako eta hezkuntza komunitateetako ordezkariak elkartu dira, eta publiko egin den manifestuak Euskal Herri osora zabaltzea du helburu.…

Read More

“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu larunbatean

Larunbatean, maiatzaren 18an, “Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu. Goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean gure Ikastolako ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen. Ekitaldi honek bere garaian ospatzen zen Abesbatzen Topaketa ordezkatzen du. Azken Abesbatzen topaketaren edizioa 2019an izan zen Amaia Antzokian. “Herria Kantari” jaialdiko protagonistak ikasleak izango dira, eta Ikastolako bost…

Read More

[GOGORARAZPENA] Hitzaldi zikloa: ‘Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?’, maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten

Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa antolatu dugu. Apirilaren 17an egin genuen lehenengo hitzaldia, “Euskara, aurrera ala atzera goaz?”, Aretxabaletako Arkupen, eta bigarrena, aldiz, maiatzaren 15ean egingo dugu Arrasateko Kulturaten, “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” izenburupean. Hitzaldi honetan, Esther Merino (Ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (Ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (Ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza…

Read More

Aurrematrikula zabalik Lanbide Heziketan

Maiatzaren 6an, zabaldu zen Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea, eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da.  Gure Ikastolan oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako lanbide heziketan eskaintza zabala daukagu. Oinarrizko lanbide heziketan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak; erdi mailan, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzaren Zaintza Osagarriak; eta goi mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren…

Read More

Udaberriko Jaixa, ederra izan zen!

Pasa den larunbatean, hilak 4, Udaberri Jaixa ospatu genuen Aretxabaletan. Urtero bezala, udaberriaren loratzearekin batera antolatzen dugu egun berezi hau. Komunitatea indartzea eta ikasturte guztian zehar egindako lana goraipatzea helburu izanik, egitarau zabala izan genuen Arizmendi Ikastolako kideok egun guztian zehar.  Eguraldia ez genuen lagun izan goizean, eta horrek aldaketa batzuk eragin zituen kokapenari dagokionez. Izan…

Read More

Umezaintza gunean apurketak egin dituzte igande goizaldean

Umezaintza gunekook ilusio handiz eman genien hasiera pasa den ostiralean San Andres auzoko jaiei. Izan ere, auzoko Jai Batzordearekin elkarlanean kalejira bateratua egin genuen Bedoñabeko Herri Eskolako kideekin batera, eta jaien hasiera ekitaldiaren amaieran, dantza batzuk eskaini genituen guztiok elkarrekin. Ederra izan zen! Jaiak oso giro onean hasi bagenituen ere, larunbat gaua eta igande goiza…

Read More

Liburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan

Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…

Read More

“Eskola bisualak” programaren baitan, hezkuntza inklusiboago baterako lanean Umezaintzan

Orange fundazioak gidatzen  duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako UMEZAINTZA gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako profesionalak. Materiala prestatu, haurrekin landu eta praktikan jarri dituzte. Azkenik, pasa den ostiralean “Urdindu bihotzak”  ospakizunarekin batera, seinalizaziorako kartelak guneetatik zehar ipini zituzten. …

Read More