Udaberriko Jaixa, ederra izan zen!

Pasa den larunbatean, hilak 4, Udaberri Jaixa ospatu genuen Aretxabaletan. Urtero bezala, udaberriaren loratzearekin batera antolatzen dugu egun berezi hau. Komunitatea indartzea eta ikasturte guztian zehar egindako lana goraipatzea helburu izanik, egitarau zabala izan genuen Arizmendi Ikastolako kideok egun guztian zehar. 

Eguraldia ez genuen lagun izan goizean, eta horrek aldaketa batzuk eragin zituen kokapenari dagokionez. Izan ere, Atxabaltako Herriko plazan aurreikusita zeuden ekintzak, Iturburu Pilotalekura pasatu behar izan genituen. 

Goizean goiz, Basabeazpi gunean elkartu eta pilotalekurantz abiatu ginen kalejiran egunari hasiera emateko. Bertan, herri jolasak egin genituen, haur zein helduez osatutako talde gorri eta urdina nor baino nor gogotsuago aritu zirelarik.  Jaiari zapore pixka bat emateko asmoz ere, pilotalekuan profesional eta senide ugari taloak egiten aritu ginen.

Ondoren, Almenera abiatu ginen bertan herri bazkariaz gozatzeko. Bazkariarekin batera, umeentzako tailerrak, jolasak eta txokolate beroa izan genuen Argitxorekin. Egunari amaiera emateko, ikasle, guraso eta profesionalez osatutako taldeen eskutik kontzertu sorpresa izan genuen. 

Egun zoragarria pasa genuen denok elkarrekin!

Mila esker jai hau ospatzea posible egiten duzuen guztioi!

Hemen goiena.eus-en argitaratutako albistea.

8570db0a-1c6f-45cf-a367-dc5fdf25ffa4