Orokorra
Ikastolen 7.Batzarra ekainaren 22an egingo da
Ikastolen elkartean batzen garen 114 Ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, hurrengo 8-10 urteetako helburuak zehazteko. Hezkuntza eta Kultura, Euskal Curriculuma eta materialgintza, Burujabetza digitala, Hezkuntza Marko Orokorraren beharra, erronka soziodemografikoa eta gizartearen eraldaketa, eta arrisku eta aukera berriak izango dira aztergai bertan. Gaurtik begiratuta, biharko Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko unea da. EHIk landutako…
Read MoreKanadako talde bat gurean, kooperatiba ereduak ezagutzen
Lan elkartuko kooperatibak sortzen ari den Kanadako Surrey hiriko talde bat gure Ikastola bisitatzen izan da. “Solid State” deitzen den talde honetako kide gehienak arraza gutxiengoetako gazteak dira, etorkinak eta errefuxiatuak. Mondragoneko Esperientziak inspiratzen ditu eta bisitan etorri dira hiru egunetarako Ekonomia Solidarioari buruz gehiago ikasteko.
Read MoreGurekin lan egin nahi duzu?
Bigarren Hezkuntzan arlo hauek irakasteko pertsonak behar ditugu Ikastolan: Filosofia, euskara, gaztelania, ingelesa, historia, matematika eta fisika. BH masterra eta C1 euskaran ezinbestekoak dira. Gizartearen eraldaketan zure alea jarri nahi duzu? Ikastolan ikasitakoa zara, eta bertan lan egin nahi duzu? Pertsona euskaldun eta eraldatzaileak garatzen lagundu nahi duzu? Animatu, eta bidali zure kurrikuluma hemen!
Read MoreEUSPOT: Sari banaketa ekitaldia ekainaren 6an, Aretxabaletan
2024ko edizioan Euspoten parte-hartzea handia izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira. Aurkeztutako lanen artean, 27 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 60 spot adin txikikoek eginak. Arizmendi Ikastolatik 44 lan aurkeztu ditugu! Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da sari banaketa ekitaldia, ekainaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Nahia Sillero aktoreak aurkeztuko du sari banaketa,…
Read MoreIkastolako irakasleak yoga ikastaroan
GPSko IEMaren barruan, hainbat ekintza burutu dira aurten: “Yoga Aulas” ikastaroa, talde motorraren erapena eta hileroko akonpainamendu saioak, besteak beste. Horretaz gain, 5 hilabete iraun duen yoga ikastaroa egin da, bi helburu izan dituena: bata, irakasleen ongizatea sustatzea, eta bestea, irakasleek ikastaroan ikasitakoa gelara eramatea. Ezinbestekotzat jotzen dugu irakaslearen ongizatea zaintzea, bera ondo badago, ikasleei…
Read More20. urteurrena: Gure Ikastolaren historiaren kontakizuna denon hitzetan. Jarri zure alea!
Aurtengo ikasturtean oso mugarri berezia ospatzen ari gara: Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrena. Duela bi hamarkada, Leintz Bailarako hezkuntza proposamen ezberdinak batu ziren, 60ko hamarkadaz geroztik, belaunaldi osoen prestakuntzan eta garapenean zutabe izan diren hainbat ikastetxeren banakako legatuak konbinatuz, Ikastola bakar bat osatzeko: Arizmendi Ikastola. Gure Ikastolaren historian atzera egin, eta urteetan zehar ehundu diren oroitzapenak…
Read MoreIkastolaren ibilbidean herriak eta kooperatibek egindako ekarpenak berbagai “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” hitzaldian
Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa egin dugu. Apirilaren 17an egin genuen lehen hitzaldia Aretxabaletako Arkupen, eta maiatzaren 15ean, bigarrena, Arrasateko Kulturaten “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” izenburupean. Ikastola herritik eta herriarentzat sortutako ekimena izanik, Ikastolaren sorreratik hasi eta gaur egunera arte herriak zein inguruko kooperatibek egindako ekarpenen garrantziaz hitz egin zen bigarren hitzaldi honetan.…
Read MoreMONDRAGONek 11.000 milioiko salmenten muga gainditu du 2023an
MONDRAGONeko kooperatibek, 70.500 pertsonako plantillarekin, 11.056 milioiko salmentak eta 369 milioi euroko inbertsioak lortu zituzten 2023an. Korporazioko lehendakariak, Iñigo Ucinek, nabarmendu du taldearen bilakaera positiboa izan dela, kontuan hartuta “ziurgabetasunezko testuingurua” izan dutela, “nazioarteko hainbat gatazkak eta horiek merkatuetan izandako ondorioek baldintzatuta”. MONDRAGONek lehen lau hilabeteetan izan duen bilakaerak gorantz jarraitzen du, salmentetan %4,4ko hazkundea…
Read More‘Eskola bisualak’ ekimenaren baitan erreportajea Goienan
Hezkuntza inklusiboago baterako bidean lanean jarraitzen dugu gure Ikastolan. Horren adierazle ere bada Orange Fundazioarekin elkarlanean, Umezaintza gunean martxan jarri dugun ‘Eskola bisualak’ ekimena; piktogramen erabileraren bidez hezkuntza irisgarriagoa egitea helburu duena. Euskal Herrian egitasmo honen parte den eskola bakarra gara oraingoz, eta inguruko ikastetxeak ere ekimen honetan parte hartzera animatzea nahi ditugu. Goienakoak Umezaintzan…
Read MoreHERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan
Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…
Read More