Ikastolaren ibilbidean herriak eta kooperatibek egindako ekarpenak berbagai “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” hitzaldian
Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa egin dugu. Apirilaren 17an egin genuen lehen hitzaldia Aretxabaletako Arkupen, eta maiatzaren 15ean, bigarrena, Arrasateko Kulturaten “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” izenburupean.
Ikastola herritik eta herriarentzat sortutako ekimena izanik, Ikastolaren sorreratik hasi eta gaur egunera arte herriak zein inguruko kooperatibek egindako ekarpenen garrantziaz hitz egin zen bigarren hitzaldi honetan. Iñigo Iñurrategi izan zen gidari, eta Esther Merinok, Mikel Lopez de Arkautek eta Leire Okarantzak osatu zuten amaierako maha-ingurua.
Hemen partekatzen ditugu bigarren hitzaldian ikusi ahal izan ziren bideoak:
- Gure historia (I): Javier Pagaldai, Itziar Gurtubai eta Axun Garai
- Gure historia (II): Txaro Iraeta eta Felix Ormaetxea
Bide batez ere, hemen dituzue ikusgai bi hitzaldiak:
- Euskara, aurrera ala atzera goaz? (Apirilaren 17an)
- Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik? (Maiatzaren 15ean)