Orokorra
Ikastolon 7. Batzarrarekin eman genion amaiera 23/24 ikasturteari
Ekainaren 22an Euskal Herriko 114 Ikastolatako ordezkariak batu ginen Iruñean, Ikastolon iparra eta etorkizuneko hezkuntzaren ildo nagusiak zehazteko. Gure Ikastolatik Zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko 7 kide izan ginen bertan. Arizmendi Ikastolak parte-hartze garrantzitsua zein aberatsa izan zuen Batzarraren prestaketa prozesuan, izan ere, Bazara Kontseiluak gidatuta, gure komunitatearen ekarpenak jasotzeko prozesua egin genuen pasa den ikasturtean,…
Read MoreSeescoop erakunde Brasildarra gurean, antolaketa kooperatiboa eta eredu pedagogikoa ezagutzen
Joan zen asteazkenean Sescoop (Serviço Nacional de Aprendizagem do Cooperativismo) erakunde Brasildarraren bisita izan genuen gurei Ikastolan. Bere eginkizuna Brasileko kooperatibisten hezkuntza eta garapen profesionala sustatzea da, baita kooperatiba-kultura sustatzea ere. Konkretuki, Pará estatuko Sescoop-eko 23 arduradun etorri ziren Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera Ernandes Raiol da Silva buru zela (OCB/PA Sistemako presidentea). Bertatik bertara jakin…
Read MoreAlmen guneko irakaslea den Martxi Perezi elkarrizketa TU Lankiden
Arizmendi Ikastolan 37 ikasturte egin dituen Martxi irakaslea elkarrizketatu du TU Lankidek. Bere ibilbidea, irakasle-rolaren bilakaera, irakasle eta ikasleen arteko harreman osasuntsuen garrantzia eta hezkuntzaren etorkizunaz jardun du, besteak beste. Erreportai osoa irakurgai, hemen.
Read MoreZahar-Berri egitasmoa euskara ikasi edo hobetzeko
Ikasturte honetan, Zahar-Berri mintzapraktika egitasmoak, Arrasateko Udal Euskaltegia eta AEK euskaltegiarekin elkarlanean, euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako, hainbat aukera jarri nahi ditugu zuen esku beharrizan ezberdinei erantzuteko asmotan, betiere zuen seme-alabekin euskaraz aritzea eta eskolako lanetan laguntzea errazteko asmoz. Bi aukera nagusi eskainiko dira: 1. Aurrez aurreko euskara eskolak: haurren eskola…
Read MoreProfesionalen bazkariarekin esan diogu agur 23-24 ikasturteari
Ikasturteari amaiera eman eta Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrena ospatzeko profesionalen bazkaria egin genuen atzo Arimazubi gunean. Talde argazkia, ‘photocall’-a, kantua, bingo musikatua… denetariko ekintzak egin genituen. Giro ederrean pasatu genuen eguna! Jakin Ikastola zabalik egongo dela uztailaren 30era arte; ERDU eta GURA egitasmoetan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko du uztaiean zehar. Eta…
Read MoreIkastolen 7. Batzarra egingo da zapatuan
Ikastolen elkartean batzen garen 114 Ikastolok 7. Batzarra egingo dugu zapatuan, ekainaren 22an, Iruñean, datozen 8-10 urteetako helburuak zehazteko. Gure Ikastolatik Kontseilu Errektoreko eta Zuzendaritzako 10 kide izango dira bertan. Batzarraren harira, Goretti Maturana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko presidentea), Illart Azkarate (Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusia) eta Leire Arana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko lehendakari ordea) elkarrizketatu…
Read More“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreIkastolako Proiektu Digitalak
Jose Aranako IPDa Basabeazpiko IPDa Umezaintzako IPDa Almeneko IPDa Gaztelupe-Arimazubiko IPDa San Frantzisko Xabierreko IPDa
Read MoreEUSPOT ‘24: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen astean egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2024ko edizioak parte-hartze handia izan du; 87 spot jaso dira guztira, 18 urtetik beherakoek eginiko 60 lan jaso dira – Arizmendi Ikastolatik 44 – eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27. Euskarazko spot lehiaketako 13. edizioaren helburua izan da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen…
Read MoreIkastolako jaia ospatuko dugu ostiralean, ekainaren 14an
Ikastolako jaia ospatuko dugu ostiralean Arrasateko Biteri plazan. Aurtengoa berezia izango da, ikasturte amaiera ospatzeaz gain, Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrena ospatzen dugulako. Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dugu egun handirako; aurtengo nobedadea, lurralde ezberdinetako jakien postuak izango direlarik. Goizeko ekintzak, 9:30etatik aurrera Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrak 9:30etan bilduko dira Biteri plazan ginkana bat burutzeko. Ondoren,…
Read More