Ikastolon 7. Batzarrarekin eman genion amaiera 23/24 ikasturteari

Ekainaren 22an Euskal Herriko 114 Ikastolatako ordezkariak batu ginen Iruñean, Ikastolon iparra eta etorkizuneko hezkuntzaren ildo nagusiak zehazteko. Gure Ikastolatik Zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko 7 kide izan ginen bertan.

Arizmendi Ikastolak parte-hartze garrantzitsua zein aberatsa izan zuen Batzarraren prestaketa prozesuan, izan ere, Bazara Kontseiluak gidatuta, gure komunitatearen ekarpenak jasotzeko prozesua egin genuen pasa den ikasturtean, eta guztiak aztertu ondoren, ekarpen eta emendakinak aurkeztu genizkien prozesuan aurkeztutako txostenei. 

7. Batzarrarekin borobildu zen prozesua. Arizmendi Ikastolaren iritziz, jasotako ekarpen eta onartutako emendakinekin txostenak aberastu egin dira. Txostenek babes zabala jaso zuten, %98koa hain zuzen. Ikastolen elkartea osatzen dugun 114 Ikastolok beraz, badugu datozen urteetarako euskal gizarteari eskaintzeko bide orri eguneratua.  Ikastolok gure sorreratik egin dugun bezala, gizartearen erronkei hezkuntzatik erantzungo dion Euskal Hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan gure alea jarriz. Publikotasun eredu berri baten gidaritza bere egingo duen Ikastola ereduan amesten dugu; aniztasuna eta inklusibitatearen lanketari bere lekua emango diona, teknopedagogia zentzuz landuko duena eta IKTen erabilera kozientearen aldeko apustua egingo duena. Eta nola ez, euskara eta euskal kulturaren momentu kritikoan gauden honetan, egoerari buelta eman eta honen transmisioa bermatuko duen sistema sortuko duena.   

Jarraian TU Lankidek Leire Arana Kontseilu Errektoreko Lehendakariordeari egindako elkarrizketaren podcasta