Seescoop erakunde Brasildarra gurean, antolaketa kooperatiboa eta eredu pedagogikoa ezagutzen
Joan zen asteazkenean Sescoop (Serviço Nacional de Aprendizagem do Cooperativismo) erakunde Brasildarraren bisita izan genuen gurei Ikastolan. Bere eginkizuna Brasileko kooperatibisten hezkuntza eta garapen profesionala sustatzea da, baita kooperatiba-kultura sustatzea ere. Konkretuki, Pará estatuko Sescoop-eko 23 arduradun etorri ziren Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera Ernandes Raiol da Silva buru zela (OCB/PA Sistemako presidentea). Bertatik bertara jakin nahi izan zuten Mireia Muruamendiarazen eskutik Arizmendi Ikastolako antolaketa kooperatiboa eta eredu pedagogikoa. Oso gustura irten ziren, Sescoop-en aztertzeko hainbat ideiekin.
Mila esker bisitarengatik! Hurrengora arte!