
Ikastolen 7. Batzarra egingo da zapatuan
Ikastolen elkartean batzen garen 114 Ikastolok 7. Batzarra egingo dugu zapatuan, ekainaren 22an, Iruñean, datozen 8-10 urteetako helburuak zehazteko. Gure Ikastolatik Kontseilu Errektoreko eta Zuzendaritzako 10 kide izango dira bertan.
Batzarraren harira, Goretti Maturana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko presidentea), Illart Azkarate (Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusia) eta Leire Arana (Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko lehendakari ordea) elkarrizketatu ditu TU lankidek. Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.