Orokorra
Debagoieneko Erreka auzolanerako izen-ematea zabalik da
Eskualdeko errekak bizirik mantentzeak duen garrantziaz jabetuta, “Debagoienean errekak bizirik” ekimenaren III. edizioa egingo da aurten. Urriaren 19an egingo da auzolana Deba ibaia eta bere adarrak garbitzeko, eta garbiketa lanak egiteaz gain, eremuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da. Urtez urte Debagoiendar gehiago hurbiltzen da auzolanean parte hartzera eta Antzuolaren sarrerarekin, bailarako herri guztiak batuko…
Read MoreHerrira zabalik egongo den espazioa irekiko dugu Uribarri gunean: Magala espazioa
Ikasturte honetan zerbitzu berri bat eskainiko dugu ikastolan; ERDU egitasmoko Uribarri gunean martxan jarriko dugun Magala espazioa hain zuzen. Espazio hau ez da soilik Ikastolako komunitatera zabalik egongo; herrira zein Leintz-Bailarara zabalik egongo den doako eskaintza izango da, eta azaroa erdialdean martxan jartzea da asmoa. 0-2 adin tarteko haurrei eta beraien familiei zuzenduta egongo den…
Read MoreBolondres lanetan ibili gara Azpeitian, Kilometroak jaian!
Domekan, irailaren 6an, Azpeitian “Izpiz izpi” lelopean ospatutako Kilometroak jai erraldoian, Arizmendi ikastolako langileok eta beste hainbat boluntariok parte hartu genuen gogotsu. Azpeitiko Ikasberri ikastolaren antolakuntzarekin, ekimen honen alde lanean aritu ginen. Ogitartekoak egiten, barran zerbitzatzen, arropa saltzen eta hainbat beste zereginetan ibili ginen, ekitaldia arrakastaz gauzatzeko gure ekarpena eginez. Gure ilusioa eta konpromisoa elkarrekin…
Read MoreHizkuntzak Biziberritzeko Programaren bueltan, Garabidekoek gure Ikastola bisitatu dute
Joan zen asteazkenean Garabide elkartekoak izan genituen bisitan. Garabide kooperazio era berria egiten duen elkartea da, esperientzien elkartrukean oinarritzen dena, eta Hizkuntzak Biziberritzeko garatu duten Formazio Programaren harira izan ditugu gurean. Hizkuntzak Biziberritzeko Programak, hizkuntza gutxituak biziberritzen ari diren munduko hainbat komunitatetako ordezkariak hizkuntzak biziberritzeko estrategietan formatzea du helburu. Programa honek bi aldeko eragina du.…
Read MoreIkasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…
Read MoreKilometroak eta Nafarroa Oinezen laguntzera joateko deialdia
Aurtengo Kilometroak Azpeitian ospatuko da urriaren 6an, eta Nafarroa Oinez Zangozan Urriaren 20an. Jaiak aurrera eramateko gure laguntza ezinbestekoa izango zaie eta goizean zehar laguntzeko taldetxoa batzeko deia egitera gatoz. Erronka ederra iruditzen zaigu gure Ikastolak aurrez erakutsitako elkartasuna kontutan hartuta. Horregatik Arizmendi Ikastolako familia eta lankide guztiak gonbidatzen zaituztegu galdetegia bete eta ekimen honetan…
Read MoreEuskal Herriko Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian izan gara
Zapatuan Euskal Herriko Ikastolen (EHI) ikasturte hasierako ekitaldia egin zen Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Gure Ikastolatik bi kide izan ziren bertan, Mireia Muruamendiaraz Zuzendaria eta Leire Arana Kontseilu Errektoreko Lehendakari ordea, hain zuzen ere. Ikasturterako helburu nagusiak azaldu zituzten: Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra geletara eramatea, ikasleen euskararen ezagutzan eta erabileran eragitea, ikastola guztien aukera erreal…
Read MoreUECoEko kideen bisita jaso dugu gure Ikastolan
Madril, Katalunia, Valentzia, Asturias eta Euskal Herriko UECoE (Unión Española de Cooperativas de Enseñanza) erakundeko kide batzuk hainbat kooperatiba bisitatu dituzte, horien artean Arizmendi Ikastola, gure eredu pedagogikoa eta instalazioak ezagutzeko. Ausolan kooperatiba ikustatzeko aukera ere izan dute, eta Ausolan eta UECoEren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko aprobetxatu dute. Eskerrik asko bisitagatik! Hurrengora arte!
Read MoreLanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoak Erkidegoko lehenengo Berrerabilpen eta Prestakuntza zentroa sortzeko elkarlanean
Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentrorik ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gure Ikastolako Lanbide Heziketako mikroinformatikako ikasle eta irakasle taldea, azken aldian, hortan ari dira Elkartenet-ekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzatik konpromezua jaso dute, proiektu pilotu bat aurkeztuz gero, abian jartzeko aukera aztertuko dutela. Irailaren 5ean, Lehendakaritzan bildu ziren Jabi Alfaro eta Inhar Eskisabel (Elkartenet), Gaizka Eraña (Arizmendi Ikastola),…
Read MoreMartxan gaude!
Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari! Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea. Familia eta haur…
Read More