UECoEko kideen bisita jaso dugu gure Ikastolan

Madril, Katalunia, Valentzia, Asturias eta Euskal Herriko UECoE (Unión Española de Cooperativas de Enseñanza) erakundeko kide batzuk hainbat kooperatiba bisitatu dituzte, horien artean Arizmendi Ikastola, gure eredu pedagogikoa eta instalazioak ezagutzeko. Ausolan kooperatiba ikustatzeko aukera ere izan dute, eta Ausolan eta UECoEren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko aprobetxatu dute.

Eskerrik asko bisitagatik! Hurrengora arte!