Orokorra
Arizmendi Kirol Elkartearen gabonetako loteria salgai
Aurten ere Arizmendi Kirol elkartearen gabonetako loteria salgai egongo da gure Ikastolan. Salduko den zenbakia 76590 izango da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; 2,40€ izango dira jokatuko direnak, eta gainontzeko 0,6€-ak Kirol Elkartearentzat izango dira. Abendu hasierara arte egongo aukera boletoak eskuratzeko.
Read More[BERRIA] Almenen lehen haurren bertso eskola sortu zela 50 urte bete dira aurten
Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak. Aurten jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea erabaki dute. BERRIAn argitaratutako artikulu osoa, hemen.
Read MoreGabon kanpaina martxan jarriko da, Iparraldeko ikastolak, Nafarroako uzta eta euskalgintzari bultzada emateko
Seaska, Xiberoko Ikastolak, Hendaiako Gure Ikastolak eta Nafarroako Hegoaldeko laborantzari eta euskalgintzari aupada bat emateko Gabon kanpaina abiatuko da bihar. Ikastola eta kooperatiba garelako elkartasuna gure baliabide garrantzitsuenetakoa da. Ikastolak, oro har, eta Arizmendi bera, ez lirateke posible izango elkartasunik gabe. Hauek dira eskura ditzakezun produktuak: Eskaerak azarok 10a baino lehen egin beharko dira.
Read MoreNafarroa Oinezen izan ginen gure aletxoa jartzen
Pasa den domekan Nafarroa Oinez ospatu zen Nafarroako Zangoza herrian. Jende asko hurbildu zen Ikastolen aldeko festara eta Arizmendiko profesional talde bat ere bertan egon ginen laguntzen. Giro alaia eta euskalduna nagusitu zen. Gora Ikastolak!
Read MoreEbaluazio hezigarriaren bueltan elkarlanean izan gara hezkuntzako zenbait ordezkariekin
Pasa den ostegun eta ostiralean ebaluazioaren inguruko lan saio batzuk izan genituen gure Ikastolan. Guztira 26 lagun elkartu ginen toki ezberdinetako ordezkariekin: Kataluniako Evaluar Per Aprender, EHI, 7 KPko ebaluazio taldea, hezkuntza saileko berritze gunea eta Arizmendi Ikastola. Hezkuntzan berrikuntzak suposatzen duen ebaluazioaren inguruko hausnarketa egin, ondorioak partekatu eta ebaluazio hezigarriaren bueltan lan-ildo amankomunak identifikatzeko…
Read MoreErreka garbiketa auzolanean parte hartu dugu
Larunbatean Debagoienean Errekak Garbi Auzolanean ekimena izan zen gure bailaran. Herri ezberdinetan erreka eremu eta inguruetan aurkitutako zaborra batu zuten ekimenean parte hartu zuten herritarrek. Gure Ikastolako profesional zein familia ugari gerturatu ziren auzolanera. Arrasaten, Arizmendiarreta plazatik abiatuta, herria zeharkatzen duten bi errekak (Aramaio eta Deba) garbitzen aritu ziren. Garbiketa ostean, hamaiketakoa egin zuten elkarrekin.…
Read MoreMagala espazioa: Haur jaioberrien guraso eta senideak egoteko gunea
Azaroan Uribarri gunean herrira zabalduko dugun Magala espazio berriaren harira, TU Lankide aldiazkariaren azken alean erreportajea duzue irakurgai, 56-57.orrialdeetan.
Read MoreEuskal Herriko Ikastolen Elkartearen balorazioa Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren harira
Joan den astearteko Gobernu Batzordean, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aldatzeko legea onartu zuen. Bertan, diru-partida bat bideratu dute, besteak beste, Ikastoletako zenbait langileri soldatak igotzeko. Diru-kopuru hau ez dugu kasu guztietan Ikastolok jasoko, batzuek adierazi duten bezala, kasu askotan langileek jasoko dute ordainketa eskuordetuaren bitartez. Hau da, Hezkuntza Sailak zuzenean langile horiei ordainduko die. Honen harira,…
Read MoreXVX. Mundukide lasterketa solidarioan parte hartu dugu
Igandean Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko XVX. lasterketa hain zuzen. Aurtengo edizioa, Ikerlan, Atlhon eta Fagor Elektronika kooperatiben laguntzarekin antolatu da, Mundukiderekin batera. Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan. Primeran ibili ginen!
Read MoreVII. Batzarra: Azken txostenak
Ekainaren 22an itxiera eman genion 7. Batzarreko eztabaidari baina itxiera horrekin batera, hartutako erabakiak bildu, antolatu eta planifikatzeko prozesuari ekin genion eta horretantxe ari gara. Baluarten hartutako erabakiak eta batzarraren akta jasotzen dituzten txostenak partekatzen ditugu hemen zuekin: Indartsu atera ginen 7. Batzarretik eta indar horri helduz gogotsu ekingo diogu datozen 5 urteetarako erronkei aurre…
Read More