Nafarroa Oinezen izan ginen gure aletxoa jartzen

Pasa den domekan Nafarroa Oinez ospatu zen Nafarroako Zangoza herrian. Jende asko hurbildu zen Ikastolen aldeko festara eta Arizmendiko profesional talde bat ere bertan egon ginen laguntzen. Giro alaia eta euskalduna nagusitu zen. Gora Ikastolak!