Gaztelupeko ZIGekoek EITB maratoian parte hartu dute Aspacekoekin batera

Azken egunotan, Gaztelupeko ZIGeko (Zereginen Ikaskuntza Gela) ikasleek ekimen berezi eta hunkigarri batean parte hartu dute: EITB maratoian. Ekimen solidario honen baitan, Arrasateko Aspace Gipuzkoako erabiltzaileekin batera aritu dira “Eskutitza” abestiaren bertsioa eginez. Bertan, Leire Martinezek eta Martin Urrutia Hemendik At taldearen abesti ezagunarekin egindako bertsioarekin bihotzekin jolasean ibili dira.Ekimen honek garrantzi handia izan du…

Read More

Arberoa Ikastola babesteko elkartasun ekimena abiatuko dugu

Joan zen urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako Donamartiri herrian kokatzen den Arberoa Ikastolan. Bertan gertatutakoak kalte handiak egin zituen, bulegoak eta txikienen gelak kiskaliz. Hau ikusita, Arberoa Ikastolako gure lagunek martxan jarri duten dinamikarekin bat egin dugu, eta gaurkoz, kalteak handiak izaten jarraitzen dutenez, gure elkartasun dinamika berriz ere gogoz eta indarrez…

Read More

XII. MONDRAGON Foroan Arizmendi Ikastolako ordezkaritza

Ostiralean Kursaalen egin zen MONDRAGON Foroan Illart Azkarate, Zuzendari nagusia, eta Kontseilu Errektoreko kideak diren Nagore Ipiña eta Amets Ugalde izan ziren Arizmendi Ikastola ordezkatzen. MONDRAGON foroa gai estrategikoen inguruan hausnartzeko urtero egiten den topaketa da. Aurtengo berrikuntza bezala, nazioarteko profesionalak, gazte kooperatibistak eta MONDRAGONekin lankidetzak dituzten konpainien ordezkaritza egon da. TU Lankiden argitaratutako albistea,…

Read More

[Altxa Burua Arrasate] Abenduaren 11an bilera informatiboa egingo da Etxaluzen

Duela hilabete batzuk, gure haur eta nerabeek mugikorrarekin duten erabilerak kezkatzengaituelako, beste herri askotan egin den bezala Arrasaten ere, ALTXA BURUA plataformasortu genuen. Soberan frogatuta dago etxeko txiki eta gazteek egiten duten erabilera honek denborarekinberaiengan sortarazten dituzten ondorioak hainbat direla, hala nola, loaren alterazioa,antsietatea, umore aldaketak, familia isolamendua, ziberbulling-a, eskola porrotak,pornografiaren kontsumoa… Arazoa larria dela…

Read More

[Elkartasun Ikastolen Batzarra] Lau ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxea lagunduko ditu Elkartasun Kutxak

Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zen Gasteizen pasa den ostegunean, azaroaren 14an, Armentia ikastolan. Gure Ikastolatik Mireia Muruamendiaraz -Arizmendi Ikastolako Zuzendaria- eta Aitor Elizaran -EHIko artezkaritza kontseiluan Arizmendi Ikastolaren ordezkaria- izan ziren.   Gure mugimenduko 114 ikastoletako ordezkariek Elkartasun Kutxara heldu den urteko diru laguntzak nola banatuko dituzten ebatzi zuten batzarrean. Batasunaren eta kohesioaren balioa…

Read More

[Altxa Burua Arrasate] Galdetegiaren emaitzen partekatzea eta bilera informatiboaren berri ematea (data zehazteke)

Pasa den urriaren hasieran, Altxa Burua Arrasatetik galdetegi bat bidali genizuen Arrasateko LH1 eta DBH2 bitarteko ikasle guztien gurasoei eta eskerrak eman nahi dizkizuegu erantzuteko tartea hartu izanagatik. Bereziki hunkigarria izan da ikustea zuen korreoa emanez zenbatek erakutsi duzuen gai honetan interesa. Horregatik, mezu honen bidez egingo dugun bilera informatibora gonbidatu nahi zaituztegu (bileraren data…

Read More

Magala espazioa irekiko dugu Uribarri gunean, azaroaren 12an

Datorren astean, azaroaren 12an, herrira zabalik egongo den espazioa irekiko dugu Uribarri gunean, Magala espazioa. Astelehenetik ostiralera irekita egongo da, 9:30etatik 12:30etara bitartean. Espazio hau ez da soilik Ikastolako komunitateari zabalik egongo; Leintz Bailarako herritarrei irekita egongo den doako eskaintza izango da. 0-2 adin tarteko haurrei eta beraien familiei zuzenduta egongo den zerbitzua eskainiko du,…

Read More

Autoezagutzarako ikastaroan murgilduta irakasle talde bat

Atzo, azaroak 4ean, gure Ikastolako irakasle talde batek egun osoko yogako formazioa jaso zuen Yogan aditua den Kaviren eskutik. Yoga integralaren bitartez autoezagutza lantzen aritu ziren tresna ezberdinak barneratuz, ondoren hauek ikasleekin partekatzeko. Ikasleen barne sendotasuna lantzeko aurretik irakasleok landu behar dugula sinisten dugunez, prozesu honetan murgilduta gaude eta asko gozatzen ari gara. Eskerrik asko…

Read More

Bultzatu ARIZARI elkartearen proiektua, Fagorreko bazkide bazara!

ARIZARI Hezkuntza Elkartea 2024.urtean sortu berri den elkartea da. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren baitan sortu da elkartea, bertan dauden ikasleen formakuntza proiektu errealekin uztar ditzaten; Arizari Hezkuntza Elkarteak “eginez ikasi” eta “ikaskuntza zerbitzua” metodologiak aintzat hartzen ditu gizarte solidarioagoa, berdinkideagoa eta justuagoa lortzeko. Gaur egun, Elkartearen barruan, lau jarduera garatzen ditugu: Alde batetik, Lanbide Hastapeneko…

Read More