[Altxa Burua Arrasate] Galdetegiaren emaitzen partekatzea eta bilera informatiboaren berri ematea (data zehazteke)
Pasa den urriaren hasieran, Altxa Burua Arrasatetik galdetegi bat bidali genizuen Arrasateko LH1 eta DBH2 bitarteko ikasle guztien gurasoei eta eskerrak eman nahi dizkizuegu erantzuteko tartea hartu izanagatik. Bereziki hunkigarria izan da ikustea zuen korreoa emanez zenbatek erakutsi duzuen gai honetan interesa. Horregatik, mezu honen bidez egingo dugun bilera informatibora gonbidatu nahi zaituztegu (bileraren data zehazteke dago), baita izenik eman ez edo erantzun ez duzuenoi ere. Honez gain, galdetegiko emaitza batzuk aurkezteko aprobetxatu nahi dugu mezu hau:
Arrasateko gurasoen %42ak erantzun du eta modu orekatuan egin da maila guztietan, DBH1 eta DBH2ko datuak baxuagoak izan diren arren.
Hauetatik %92ak bere haurrak duen egungo egoeratik, hurrengo gailua izateko momentua atzeratu nahi du. Hau da, gailurik ez duenak oraindik ez du nahi eta gailuren bat duenak oraindik ez du smartphone-ik nahi. Herriko guraso guztien erantzunak izan ez arren, Arrasateko 10 gurasotatik ia 4k atzeratu nahi dute smartphone-a emateko momentua. Beste seiek ez dakigu zer nahi duten, ez dugu informaziorik.
Mailaka ikasleek gailuekin duten harremana oso desberdina da eta argi ikusten da orain arte batez ere 5. mailakoek erabiltzen dutela smartwatch-a portzentai altuan eta DBH2n orokortzen hasten direla smartphone-ak. Hala ere, %92ak atzeratzeko nahia adierazi duenez hurrengo urteetako joera zein den ikusteko dago.
Datuak ikusita, azpimarratu nahiko genuke Arrasaten dagoeneko badagoela “Geurie erabili zeike” ekimena martxan eta komertzioaren zati handi bat inplikatu dela gure haurrek telefonoa behar izanez gero, beraiena erabiltzeko aukera eskaintzeko.
Honez gain, 5. mailan konpromiso galdetegi bat bidaltzen da smartphone-a ez erosteko hautua egiten duten gurasoek elkarrekin indarrak batu ditzaten. Urtez urte erabakitzen da konpromisoa mantendu edo ez, zaila baita gure haurrak 10 urte dituenean epe luzera gertatuko dena aurreikustea. Laister jasoko duzue 5. mailako gurasoek.
Altxa burua Arrasate