[Altxa Burua Arrasate] Abenduaren 11an bilera informatiboa egingo da Etxaluzen

Duela hilabete batzuk, gure haur eta nerabeek mugikorrarekin duten erabilerak kezkatzen
gaituelako, beste herri askotan egin den bezala Arrasaten ere, ALTXA BURUA plataforma
sortu genuen.

Soberan frogatuta dago etxeko txiki eta gazteek egiten duten erabilera honek denborarekin
beraiengan sortarazten dituzten ondorioak hainbat direla, hala nola, loaren alterazioa,
antsietatea, umore aldaketak, familia isolamendua, ziberbulling-a, eskola porrotak,
pornografiaren kontsumoa…

Arazoa larria dela uste dugulako eta honi aurre egiteko ardura gurea, gurasoona, dela uste
dugulako hasi ginen lanean.

Abenduaren 11an, ALTXA BURUA ARRASATEren BILERA INFORMATIBOA antolatu dugu
eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu. Hala nahi izanez gero, burutu ditugun ekintzen berri
izango duzue bertan eta prest ditugun hurrengo ekintzak zein diren azalduko dizuegu.
Ongietorriak izango zarete: abenduaren 11an, 18:00etan Etxaluzen!

Etortzeko asmoa baduzu, mesedez klikatu hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdLck9S8TEwWowkiWEcGxh9jZ9jQviPP0eLFa
soDIYqlVUxNw/viewform?usp=sf_link

Izena ematea ez da derrigorrezkoa baina bai komenigarria, gutxi gora-behera zenbat izango
garen jakiteko. Mila esker!

Oharra: Bat-bateko itzulpena egongo da. Horretarako Telegram aplikazioa instalatuta ekarri
beharko da eta bakoitzak bere entzungailuak (aurikularrak) ekarri beharko ditu.

Testua: Altxa burua Arrasate