Autoezagutzarako ikastaroan murgilduta irakasle talde bat

Atzo, azaroak 4ean, gure Ikastolako irakasle talde batek egun osoko yogako formazioa jaso zuen Yogan aditua den Kaviren eskutik. Yoga integralaren bitartez autoezagutza lantzen aritu ziren tresna ezberdinak barneratuz, ondoren hauek ikasleekin partekatzeko. Ikasleen barne sendotasuna lantzeko aurretik irakasleok landu behar dugula sinisten dugunez, prozesu honetan murgilduta gaude eta asko gozatzen ari gara.

Eskerrik asko Kavi!