
Arberoa Ikastola babesteko elkartasun ekimena abiatuko dugu
Joan zen urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako Donamartiri herrian kokatzen den Arberoa Ikastolan. Bertan gertatutakoak kalte handiak egin zituen, bulegoak eta txikienen gelak kiskaliz.
Hau ikusita, Arberoa Ikastolako gure lagunek martxan jarri duten dinamikarekin bat egin dugu, eta gaurkoz, kalteak handiak izaten jarraitzen dutenez, gure elkartasun dinamika berriz ere gogoz eta indarrez berrartzera eraman gaitu. Ikastola bat ixteak, Euskarak eta Euskal Herriak bizi irauteko eta garatzeko irla bat galtzea suposatzen duelako.
Gauzak horrela, abenduaren 13an dei egiten diogu Arizmendi ikastolako komunitate osoari (haur, gazte, familia, lankide eta kolaboratzaileei) eta baita Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko herritar guztiei ere, parte hartzera, elkartasuna adieraztera etor daitezen, hiru herrietan arratsaldeko 17:00etatik aurrera, plazaratuko ditugun elkartasun gune eta ekimenetan.
Hurrengo asteko Ikastolako Bizitzan ekimen honen inguruko xehetasun gehiago emango dizkizuegu. Adi egon!