
Bultzatu ARIZARI elkartearen proiektua, Fagorreko bazkide bazara!
ARIZARI Hezkuntza Elkartea 2024.urtean sortu berri den elkartea da. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren baitan sortu da elkartea, bertan dauden ikasleen formakuntza proiektu errealekin uztar ditzaten; Arizari Hezkuntza Elkarteak “eginez ikasi” eta “ikaskuntza zerbitzua” metodologiak aintzat hartzen ditu gizarte solidarioagoa, berdinkideagoa eta justuagoa lortzeko. Gaur egun, Elkartearen barruan, lau jarduera garatzen ditugu: Alde batetik, Lanbide Hastapeneko sukaldaritzako ikasleek eskaintzen duten catering zerbitzua, bestetik, Mikroinformatikako zikloko ikasleek ordenagailuen birziklapenarekin lantzen dituzten proiektuak, kiroletako zikloko ikasleek hirugarren adinarekin elkarlanean egiten dituzten jarduerak, eta azkenik, Erizaintza laguntzaile zikloko ikasleek egiten duten boluntariotza.
Bada, mikroinformatikako ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu, Afrikara bideratuko ditugun proiektuetarako dirua eskuratzeko, eta 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude.
Fagorreko bazkideek daukate aukera proiektu sailkatuetan bozka emateko. Egon adi, eta aukera baduzu, zure bozkarekin gure proiektuari bultzada bat ematera animatzen zaitugu!