Gabonetako emakumezkoen XIX. futbol txapelketa aurkeztu dugu

Asteartean, hilak 10, aurkeztu genuen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Gadea Errasti Almen guneko Zuzendaritzako kidea batu ziren.  Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an, goizeko 9:30etan…

Read More

Koirakaskuntzaren gaineko formazioa eta bisita Arimazubi gunean

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) kideek azken hiru urteetan zehar koirakaskuntzaren inguruko formazioa eskaintzen dihardute, ikastetxeetan metodologia hori ezartzeko helburuarekin. Formazioaren baitan, ikastola ezberdinak bisitatzen ari dira, koirakaskuntza bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko asmoz. Metodologia berritzaile hau inplementatzen ari diren edo inplementatuko duten 18 irakasle izan dira bisitaldietan parte hartzen, ikastola ezberdinetatik etorrita. Lehenengo bisita…

Read More

Kataluniako Suara kooperatibako kideak gurean

Pasa den asteazkenean Kataluniako Suara kooperatibako 37 kidek gure Ikastolako Uribarri gunea bisitatu zuten. Bi egunetarako etorri ziren Arrasatera MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera.  Suara kooperatiba Katalunia osoan presente dago eta bereziki adinekoen zaintzan eta lehen hezkuntzako arretan espezializatuta dago. Azken sektore honetan, 29 haurtzaindegi dituzte lurralde osoan. Bisitan, Amaia Arrieta Uribarriko guneko arduradunaren eskutik, Arizmendi…

Read More

Almeneko bertso-eskolak 50 urte bete ditu

Almeneko bertso-eskolak 50 urte bete ditu aurten. 1974an sortua, haurren lehenengo bertso eskola izan zen. Bertso-eskolaren lana eskertzeko, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapel emailea eta 25 urtez azpiko sariaren emailea izango dira bertako bi kide: Arantzazu Loidi ikasleak jarriko dio txapela txapeldunari, eta Patxi Goikolea irakasleak emango dio saria 25 urtez azpiko bertsolari onenari. Jarraian Goienan…

Read More

Euskararen Nazioarteko eguna ospatu genuen abenduaren 3an

Joan zen astean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu genuen gure Ikastolan. Urtero legez, hainbat ekintza prestatu genituen, egun berezi eta seinalatu hau ospatzeko. Euskararen eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.…

Read More

Magala komunitatea sortzen hasi da, eta liburutegia martxan jarri dugu!

Badira bi aste Magala espazio pedagogikoak bere ateak zabaldu zituenetik Arrasateko Uribarri gunean. Ordutik egunero izan ditu Magalak erabiltzaileak eta poliki-poliki Magala komunitatea sortzen hasi da. Horren ondorioz, aste honetatik aurrera Magala liburutegia martxan jarri dugu. Bertan dauden liburuak alokatzeko aukera izango dute Magala komunitateko kideek.  Gogoratu Magala espazioa Ikastolako komunitateari zabalik egoteaz gain, Leintz…

Read More

Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko jardunaldietan izan gara

Jon zen astean Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean egin zen hezkuntza komunitateak saretzeko jardunaldietan Illart Azkarate eta Nagore Iraola izan ziren gure Ikastolatik. Saretzeko gako nagusiak aurkezteaz gain, abian dauden esperientziak ezagutu eta aurrerantzean eman beharreko pausoez aritu ziren bertan. mondragon.edu-n argitaratutako albistea, hemen.

Read More

Arberoa Ikastolari babesa emateko ekimena abenduaren 13an

Datorren abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera SUA ITXUNGI ELKARTASUNA IXOTU ekimena gauzatuko dugu Arizmendi Ikastolako kideok Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten. Ekimen hau Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolan sute batek sortu zuen ezbeharra ikusita, Ikastola berreraikitzen laguntzeko sortu dugu. Arberoa Ikastolako lagunek berreraikuntza bideratzeko dinamikaren baitan kokatzen da abenduak 13ko hau ere.  Hiru herrietako herritar…

Read More

Brasilgo Piauí-ko kooperatibista talde baten bisita Gazteluondon

Joan zen astean, Piauí izeneko estatu brasildarretik etorritako kooperatibista talde bat izan genuen Gazteluondon. Partaideak eskola kooperatiboetan diharduten profesionalak izan dira eta hiru egunetan zehar Mondragoneko kooperatibismoa ezagutu zuten. Gehienak pedagogian adituak izanik, Arizmendi Ikastola ezagutzea ezinbestekoa zuten hezkuntza eredua bertatik bertara aztertzeko. SESCOP (Serviço Nacional de Aprendizagem do Cooperativismo) erakundeak antolatu zuen egonaldia eta…

Read More

Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More