Gabonetako emakumezkoen XIX. futbol txapelketa aurkeztu dugu
Asteartean, hilak 10, aurkeztu genuen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Gadea Errasti Almen guneko Zuzendaritzako kidea batu ziren.
Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.
Abenduaren 29an, goizeko 9:30etan hasita alebien txanda izango da, 13:30etan, infantil maila eta 16:30etan, benjamin txapelketa. Hauek izango dira parte hartuko duten klubak: Aloña Mendi, Bergara, Uda Arizmendi, Mondra, Real Sociedad, Goierri Gorri. Jakin klub hauetako batzuek talde bat baino gehiagorekin hartuko dutela parte.
Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatuko da. Bailarako konbinatua, Gipuzkoako selekzioa eta Real Sociedad taldeak neurtuko dira bertan, eta txapelketa 10:00etan hasiko da.
