
Arberoa Ikastolari babesa emateko ekimena abenduaren 13an
Datorren abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera SUA ITXUNGI ELKARTASUNA IXOTU ekimena gauzatuko dugu Arizmendi Ikastolako kideok Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasaten.
Ekimen hau Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolan sute batek sortu zuen ezbeharra ikusita, Ikastola berreraikitzen laguntzeko sortu dugu. Arberoa Ikastolako lagunek berreraikuntza bideratzeko dinamikaren baitan kokatzen da abenduak 13ko hau ere.
Hiru herrietako herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera ondorengo elkartasun leku eta jaira:
Eskoriatzan, Herriko plazan: Txistorra eta edari salmenta, elkartasun tanta dinamika, otzara zozketa, musika…
Aretxabaletan, Mitarte kalean: Txistorra eta edari salmenta, elkartasun tanta dinamika, musika, zozketa bereziak…
Arrasaten, lau gune izango ditugu:
- Arimazubi plazan: Txistorra eta edari salmenta, musika, ekintza bereziak…
- San Andresen: Txistorra, saltxitxa eta edari salmenta, musika, babarrunekin zozketa berezia…
- Biteri plazan: Txistorra, txokolate eta edari salmenta, musika, gazta zozketa berezia…
- San Isidro ermita ondoan: Txistorra eta edari salmenta, musika, ekintza bereziak…
Ederra izango delako eta elkartasuna ixotuz denon artean Arberoa ikastola birsortuko dugulako, abenduaren 13an denok plazatara!
Sua itxungi, elkartasuna ixotu!