Magala espazio pedagogikoa: Mugen eta arauen inguruko hitzaldia, urtarrilaren 23an

Urte berriarekin batera urtarrilean hasiko dira Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei zabalik egongo dira.  Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar.  Lehenengo saioa urtarrilaren 23an, osteguna, izango da,…

Read More

Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu

Datorren urtarrilaren 14an, asteartea, Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu Arimazubi guneko aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak daude deituta bertara.  Ohiko gaiak izango dira jorratuko direna: akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzieroa, 24/25 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, organoen berriztatzea, barne araudiaren eguneraketa, etab.

Read More

Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako Emakumezkoen futbol txapelketa egin genuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.  Abenduaren 29an alebin, infantil eta benjamin txapelketak egin ziren. Aloña Mendi, Bergara, Uda Arizmendi, Mondra, Real Sociedad eta Goierri Gorri izan ziren jokatu zuten taldeak. Hemen sailkapena: Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatu zen Debagoieneko konbinatua,…

Read More

[TU Lankide] Digitalizazioa eta marko teknopedagogiko berria hizpide

Gure Ikastolako marko teknopedagogiko berriaren aurrean argia pizteko ardura dute Beñat Irazabal, Aritz Oianguren eta Ibone Arejolaleibar lankideek. Gai honen inguruko erreportajea TU Lankide aldizkariaren azken alean aurkituko duzue, 60 eta 61. orrialdeetan. Gai honekin lotuta ere, Beñat Irazabalen iritzi duzuen irakurgai ale bereko 40. orrialdean. Eskerrik asko, TU Lankide!

Read More

Urte berri on!

Urtearen amaierara iritsi gara. Erronka berriez beteriko urtea izan da amaitzear duguna, eta erronka berriekin dator 2025a ere. Eskerrik asko aurten bidelagun izan zaituztegunoi. Hurrengo urteetan ere, elkarrekin jarraituko dugu Ikastola eraikitzen; pertsonok komunitatean, euskaraz eta herriarentzat. URTE BERRI ON! Jarraian, egun hauetako ekintza berezien irudiak aurkituko dituzu: Olartekoak gabon kantak abesten: Mari Domingiren bisita…

Read More

ERDU eta BATU egitasmoen bideo berriak!

ERDU (0-6 urte) eta BATU (10-14 urte) egitasmoen bideoak argitaratu berri ditugu. ERDU egitasmoa haurrari bere bizitzako lehen sei urteetan osasuntsu eta modu globalean garatzen laguntzeko helburua duen proiektu pedagogikoa da. BATU egitasmoa, berriz, Lehen hezkuntzako 5 eta 6.mailek, eta DBHko 1 eta 2.mailek osatzen dute. Pertsona eredua garatzen laguntzeko testuingurua eskaintzen die BATU egitasmoak…

Read More

Gaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN

Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.Aurtengo edizioa “Submerged” tematikaren inguruan garatu da, urarekin lotutako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzea helburu…

Read More

Guztion artean Arberoa Ikastola babestuko dugu!

Ostiralean Iparraldeko Arberoa Ikastolari babesa emateko ekimena gauzatu genuen “Sua itxungi elkartasuna ixotu” lelopean. Txistorra eta edariak saldu genituen hiru herrietan, eta zozketak ere egin genituen: Aretxabaletan, Mitarte kalean izan zen; Arrasaten, Arimazubi plazan, San Andresen, Biteri plazan eta San Isidro ermitaren ondoan; eta Eskoriatzan, Herriko Plazan. Urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako…

Read More

Ikastolen 28. jardunaldi pedagogikoetan izan gara

Azaroak 21 eta 22an Ikastolen Elkartean antolatutako Jardunaldi Pedagogikoak izan ziren Donostiako EHUko Carlos Santamaria auditorioan. Jardunaldi hauetako gaia pertsona eredua izan zen, konkretuki, bi bereizgarriren bueltan aritu ziren gonbidatutako adituak: Erabakitzaile-ekintzailea eta Barne Sendotasuna. Bi gai hauen bueltan ondorengo gonbidatuak entzuteko aukera izan genuen: Iñigo Martinez, Carlos Magro, Arantzazu Loidi eta Maitane Ormazabal. Jarraian…

Read More