Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu

Datorren urtarrilaren 14an, asteartea, Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu Arimazubi guneko aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak daude deituta bertara. 

Ohiko gaiak izango dira jorratuko direna: akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzieroa, 24/25 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, organoen berriztatzea, barne araudiaren eguneraketa, etab.