Guztion artean Arberoa Ikastola babestuko dugu!

Ostiralean Iparraldeko Arberoa Ikastolari babesa emateko ekimena gauzatu genuen “Sua itxungi elkartasuna ixotu” lelopean. Txistorra eta edariak saldu genituen hiru herrietan, eta zozketak ere egin genituen: Aretxabaletan, Mitarte kalean izan zen; Arrasaten, Arimazubi plazan, San Andresen, Biteri plazan eta San Isidro ermitaren ondoan; eta Eskoriatzan, Herriko Plazan.

Urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako Donamartiri herrian kokatzen den ikastolan. Suteak kalte handiak eragin zituen, bulegoak eta txikienen gelak kiskaliz. Gauzak horrela, Ikastolon nortasunaren parte den elkartasun dinamika berriz ere gogoz eta indarrez berrartzera eraman gintuen gertatutakoak, Arberoa Ikastolak martxan jarritako berreraikuntza bideratzeko dinamikara batuz. Ikastola bat ixteak, Euskarak eta Euskal Herriak bizi irauteko eta garatzeko irla bat galtzea suposatzen duelako.

Mila esker posible egin zenuten guztioi!

Sua itxungiz eta elkartazuna ixotuz, denon artean Arberoa Ikastola babestuko dugu!

f6fdffc6-61c7-4986-85f0-d6e5f7debca9