Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako Emakumezkoen futbol txapelketa egin genuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. 

Abenduaren 29an alebin, infantil eta benjamin txapelketak egin ziren. Aloña Mendi, Bergara, Uda Arizmendi, Mondra, Real Sociedad eta Goierri Gorri izan ziren jokatu zuten taldeak. Hemen sailkapena:

  1. Aloña Mendi
  2. Bergara 1
  3. Bergara 2
  4. Arizmendi-UDA 2
  5. Arizmendi UDA 1

Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatu zen Debagoieneko konbinatua, Gipuzkoako selekzioa eta Real Sociedad izan ziren taldeekin. Hemen sailkapena:

  1. Gipuzkoako selekzioa
  2. Real Sociedad
  3. Debagoieneko konbinatua

Mila esker parte hartzaile guztiei, eta urtez urte ekimen hau posible egiten duen Arizmendi Kirol Elkarteari.

Datorren urtera arte!

Hemen Goienan argitaratutako albistea.

Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa