Gaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN
Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.
Aurtengo edizioa “Submerged” tematikaren inguruan garatu da, urarekin lotutako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzea helburu hartuta. Txapelketaren barruan, bi atal nabarmentzen dira: alde batetik, berrikuntza proiektua garatzea, eta, bestetik, robotarekin misio desberdinak egitea.
Berrikuntza proiektuen aurkezpenak Gaztelupen egingo dira, eta robotaren misioen txapelketa, aldiz, Ikerlanen bertan egin da. Lan saio bizi eta inspiragarri baten ostean, bi talde hautatuko dira datorren otsailaren 22an ospatuko den FLL Euskadi txapelketan parte hartzeko. Taldeek beren proiektuak eta robotaren trebetasunak erakusteko aukera izango dute bertan, eta bertako irabazleek FLL Estatuko lehiaketarako bidea ireki dezakete.
FIRST LEGO League programak ikasleen sormena, talde-lana eta arazoen ebazpenerako gaitasunak sustatzen jarraitzen du, eta gaurko ekitaldian argi geratu da gazteen talentuak etorkizun oparoa duela zientzia eta teknologiaren esparruetan.
Zorionak parte hartu duten talde guztiei eta arrakasta opa diegu sailkatuko direnei FLL Euskadi txapelketan! Eskerrik asko beste urte batez IKERLAN!
