Yoga Ikasgeletan: Irakasleen Formakuntza

Otsailaren 8an eta 9an, Almen guneko IDZn “Yoga ikasgeletan” izeneko ikastaroa burutu zen Kaviren eskutik. Formakuntza honetan, gure Ikastolako irakasleez gain, beste ikastola batzuetako irakasleak ere izan ziren parte-hartzaile. Bertaratutako guztiek giro atsegin eta profesionalean parte hartu zuten, yoga ikasgeletan aplikatzeko metodologiak eta estrategiak sakon aztertzeko helburuarekin. Ikastaroaren helburu nagusietako bat yoga eta barne-sendotasunaren arteko…

Read More

3165 euro bildu ditugu Iparraldeko Arberoa Ikastolarentzat!

Abenduan Iparraldeko Arberoa Ikastolari babesa emateko “Sua itxungi, elkartasuna ixotu” ekimena gauzatu genuen gure Ikastolan. Jakiak eta edariak saldu, eta zozketak egin genituen Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan. Bada, 3165 euro bildu ditugu guztira! Mila esker ekimenean parte hartu, edo modu batean edo bestean zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Beste behin erakutsi dugu Ikastolon nortasunaren parte…

Read More

EUSPOTen 14.edizioa aurkeztu dugu!

Euspot euskarazko spot lehiaketaren 14. edizioa aurkeztu berri da. Aurtengo gaia “Zer da laguna izatea” izanik, helburua gazteen artean harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzea izango da. Honetarako, parte-hartzaileek 30 segundoko spot bat aurkezteko aukera izango dute. Atzo, otsailaren 3an, egin zen aurkezpena Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Aurkezpenean parte hartu zuten pertsonak Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako…

Read More

Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur

Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…

Read More

Prentsaurrekoa egin dugu Mikroinformatika ziklokoek prestatutako materiala Saharar kanpamenduetarako bidean jarriko dugula gizarteratzeko

Ostiralean, urtarrilaren 24ean, Saharar kanpamentuetako proiektua gizarteratu genuen Ferixalekuan, Arizmendi Ikastolako lanbide heziketak erdi eta goi mailako zikloak dituen gunean. Bertaratu zirenek lau hizlari izan zituzten aurrez-aurre: Fatma Labiad, Fronte Polisarioko ordezkaria, Beñat Irazabal Arizmendiko lanbide heziketako zuzendaria, Saleh Zein Sidahamed, Saharaldebako ordezkaria eta Gaizka Eraña, Arizari Hezkuntza Elkarteko ordezkaria. Agertutakoei eskerrak emanez eta hizlariak…

Read More

Salbatore Mitxelena Ikastolari babesa emateko elkarretaratzeak egin ditugu

Hezkuntza Sailak Zarautzeko Salbatore Ikastolari jarritako 140.000€-ko isunaren harira eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bultzatuta, elkarretaratzeak egin genituen pasaden ostiralean bailarako hiru Ikastolok.  Aretxabaletan, Basabeazpi gunean; Arrasaten Gaztelupen, Gazteluondon eta Arimazubin, eta Eskoriatzan, Almen eta Jose Arana guneetan izan ginen Zarauzko ikastolari elkartasuna adieraziz. 2023ko urtarrilean Hezkuntza Sailak, ikasleak matrikulatu eta onartzeko agindu berria argitaratu…

Read More

Magala espazioa txiki geratu zen pasaden ostegunean

“Mugak eta arauak” lelopean egin zen Magala espazio pedagogikoko arratsaldeetako lehen saioa. Saio benetan arrakastatsua izan zen bertaratutakoen arabera.  Heldu eta txiki, Magala espazioa bete-bete egin zen eta giro goxoan eman zuten hitzaldia, Ikastolako irakasle diren Maialen Martinezek eta Amaia Arrietak.  Saioekin jarraitzeko gogoz azaldu ziren parte hartzaileak eta gaiak eta formatua aukeratzeko ideiak elkarbanatu…

Read More

[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea

Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…

Read More

Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia

Pasa den asteartean, urtarrilaren 14ean, Arizmendi Kooperatibaren Batzar Nagusia egin genuen, Arimazubi guneko aretoan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak zeuden deituta, guztira 483 pertsona. 175 izan ziren bertaratutakoak eta 50 ordezkatuak. Ohiko gaiak (akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzieroa, 24/25 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, organoen berriztatzea, barne araudiaren eguneraketa…) jorratu zituzten Goretti Maturana Kontseilu Errektoreko…

Read More