Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!

Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…

Read More

Gaztelupeko DBH 4ko ikasleok Udaberriko kantu afaria antolatu dugu martxoaren 21erako!

Gaztelupeko 4. mailako ikasleok martxoaren 21ean, ostiralean, Udaberriko Kantu-Afaria antolatuko dugu Arimazubiko patioan! Ekitaldi hau gure ikasbidaiarako dirua biltzeko prestatu dugu, eta giro aparta bermatuta egongo da. Kantu-afariaz gain, beste ekintza batzuk ere izango ditugu: bingo musikatua, umeentzako jolasak, bigarren eskuko azoka, tonbola… ? Ordua: ? Prezioak: ?️ Parte hartu nahi baduzue, aurrez izena eman…

Read More

Magala espazioko bigarren hitzaldia ere jendetsua izan zen

Joan den ostegunean egin genuen Arrasateko Uribarri gunean kokatzen den Magala espazioko arratsaldeetako 2. saioa; oraingoan ere jendetsua! 24 heldu eta dozena bat haur eta jaio berri bertaratu ziren gunera, eta giro goxoan pasatu zuten arratsaldea. Mugimendu askea zer den, mugimendu askea nola bermatu eta sustatu daitekeen, beronek haurraren garapenean duen eragina eta lagungarri izan…

Read More

Ebaluazio sakontze ikastaroa Almenen

Aurreko astean, Ebaluazio Sakontze Ikastaroa egin zen Almenen, irakasleentzako prestakuntza saio garrantzitsua. Helburua hezkuntza eraldaketaren gakoetan sakontzea eta ebaluazio tresna ezberdinak ezagutzea izan zen. Ikastaroa June Anduagaren gidaritzapean egin zen, eta Irati Garikano, Lupe Altuna, Iñigo Irurzun eta Irene Agirre izan zituen laguntzaile. Anoeta, Laskorain, Orio, Txantxiku, Axular eta Arizmenditik etorritako 32 irakasle inguru bildu…

Read More

Haur Minbiziaren Nazioarteko egunarekin bat egin dugu Ikastolan

Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen, eta ostiralean,  Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen “Urrezko begiztaren indarra” sentsibilizazio ekimenarekin bat egin genuen gure Ikastolan. Horretarako, Ferixalekuan photocall-a egin genuen, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adieraziz. 

Read More

Bizitza Betea: Ferixalekuko Lanbide Heziketako gazteen eta pertsona nagusien arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua

Jada martxan da Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua. Proiektu hau pasa den ikasturtean hasi zen Debagoieneko Adinekoen eragile desberdinak aztertzeko abiatu genuen ekimenetik. Proiektu hartan Helduak Adik, Bizipozek eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak parte hartu zuten elkarlanean. Bertan Bailarako  adinekoen eragileen mapa bat sortu genuen…

Read More

Eskaintza berria izango dugu Musakolako Santa Teresa gunean!

2025-2026 ikasturterako eskaintza berria martxan jarriko dugu Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa gunean. Urtebeteko gela izango da berrikuntza, hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntzako urte batetik Lehen Hezkuntzako 12 urtera arte zabalduz. Santa Teresa guneko espazioak Arizmendi Ikastolak egindako eraldaketa pedagogikoa garatzeko diseinatuta daude. Gunea ezagutzeko bideoa, hemen.

Read More

Magala espazio pedagogikoa: Mugimendu askearen inguruko hitzaldia, otsailaren 20ean

Urtarrilean hasi genituen Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei egongo dira zabalik. Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar! Otsailaren 20ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan izango da bigarren saioa. Familien…

Read More