Ebaluazio sakontze ikastaroa Almenen

Aurreko astean, Ebaluazio Sakontze Ikastaroa egin zen Almenen, irakasleentzako prestakuntza saio garrantzitsua. Helburua hezkuntza eraldaketaren gakoetan sakontzea eta ebaluazio tresna ezberdinak ezagutzea izan zen.

Ikastaroa June Anduagaren gidaritzapean egin zen, eta Irati Garikano, Lupe Altuna, Iñigo Irurzun eta Irene Agirre izan zituen laguntzaile. Anoeta, Laskorain, Orio, Txantxiku, Axular eta Arizmenditik etorritako 32 irakasle inguru bildu ziren aste osoan zehar.

Saioetan, ebaluazioaren inguruko ikuspegi eta tresna berriak landu zituzten, eguneroko irakaskuntzan aplikatzeko asmoz. Parte-hartzaileek esperientziak partekatu eta ikaskuntza sakontzeko aukera izan zuten.

Ebaluazio sakontze ikastaroa Almenen