Eskaintza berria izango dugu Musakolako Santa Teresa gunean!

2025-2026 ikasturterako eskaintza berria martxan jarriko dugu Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa gunean. Urtebeteko gela izango da berrikuntza, hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntzako urte batetik Lehen Hezkuntzako 12 urtera arte zabalduz.

Santa Teresa guneko espazioak Arizmendi Ikastolak egindako eraldaketa pedagogikoa garatzeko diseinatuta daude. Gunea ezagutzeko bideoa, hemen.