Haur Minbiziaren Nazioarteko egunarekin bat egin dugu Ikastolan
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen, eta ostiralean, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen “Urrezko begiztaren indarra” sentsibilizazio ekimenarekin bat egin genuen gure Ikastolan. Horretarako, Ferixalekuan photocall-a egin genuen, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adieraziz.
