EUSPOTen 14.edizioa aurkeztu dugu!

Euspot euskarazko spot lehiaketaren 14. edizioa aurkeztu berri da. Aurtengo gaia “Zer da laguna izatea” izanik, helburua gazteen artean harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzea izango da. Honetarako, parte-hartzaileek 30 segundoko spot bat aurkezteko aukera izango dute.

Atzo, otsailaren 3an, egin zen aurkezpena Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Aurkezpenean parte hartu zuten pertsonak Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Maddi Iregi, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria izan ziren.

Saritan guztira 3000€ eskainiko dira, sei kategoriatan banatuta: Spotik onena (1.000 euro); Publikoaren saria (500 euro); Gazteen saria -18 urtetik beherakoak- (500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro); Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 26a izango da, eta spotak wetransfer bidez bidali beharko dira euspotlehiaketa@arteman.eus helbidera. Informazio gehiago: https://euspot.eus/ 

Animatu eta parte hartu!