
3165 euro bildu ditugu Iparraldeko Arberoa Ikastolarentzat!
Abenduan Iparraldeko Arberoa Ikastolari babesa emateko “Sua itxungi, elkartasuna ixotu” ekimena gauzatu genuen gure Ikastolan. Jakiak eta edariak saldu, eta zozketak egin genituen Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan. Bada, 3165 euro bildu ditugu guztira!
Mila esker ekimenean parte hartu, edo modu batean edo bestean zuen ekarpena egin duzuen guztioi. Beste behin erakutsi dugu Ikastolon nortasunaren parte den izaera solidarioa.
Elkarlanean indartsuago garelako!
#euskalherriaeraikitzen
#guikastola