Brasilgo Piauí-ko kooperatibista talde baten bisita Gazteluondon

Joan zen astean, Piauí izeneko estatu brasildarretik etorritako kooperatibista talde bat izan genuen Gazteluondon. Partaideak eskola kooperatiboetan diharduten profesionalak izan dira eta hiru egunetan zehar Mondragoneko kooperatibismoa ezagutu zuten. Gehienak pedagogian adituak izanik, Arizmendi Ikastola ezagutzea ezinbestekoa zuten hezkuntza eredua bertatik bertara aztertzeko.

SESCOP (Serviço Nacional de Aprendizagem do Cooperativismo) erakundeak antolatu zuen egonaldia eta taldearekin etorri zen Agnaldo da Silva, bertako Garapen Kooperatiborako Gerentea.

Arreta handiz jarraitu zituzten Mireia Muruamendiarazek emandako azalpenak. Amaieran, gure Ikastolak utzi zien inpresioa oso positiboa izan zela adierazi ziguten, eta partaideek hitz batez laburbildu zuten ikusitakoa: ótimo (ezin hobea).

Eskerrik asko gurera etortzeagatik! Hurrengora arte!