Erreka garbiketa auzolanean parte hartu dugu
Larunbatean Debagoienean Errekak Garbi Auzolanean ekimena izan zen gure bailaran. Herri ezberdinetan erreka eremu eta inguruetan aurkitutako zaborra batu zuten ekimenean parte hartu zuten herritarrek.
Gure Ikastolako profesional zein familia ugari gerturatu ziren auzolanera. Arrasaten, Arizmendiarreta plazatik abiatuta, herria zeharkatzen duten bi errekak (Aramaio eta Deba) garbitzen aritu ziren. Garbiketa ostean, hamaiketakoa egin zuten elkarrekin. Erreka garbitzeaz gain, herritarren arteko harremanak sendotzeko eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
Aretxabaleta eta Eskoriatzan ere familia ezberdinak aritu ziren lanean.
Hona hemen Goienak ateratako argazkiak.
Jarraian guri iritsitako argazkiak: