Ebaluazio hezigarriaren bueltan elkarlanean izan gara hezkuntzako  zenbait ordezkariekin

Pasa den ostegun eta ostiralean ebaluazioaren inguruko lan saio batzuk izan genituen gure Ikastolan. Guztira 26 lagun elkartu ginen toki ezberdinetako ordezkariekin: Kataluniako Evaluar Per Aprender, EHI, 7 KPko ebaluazio taldea, hezkuntza saileko berritze gunea eta Arizmendi Ikastola. 

Hezkuntzan berrikuntzak suposatzen duen ebaluazioaren inguruko hausnarketa egin, ondorioak partekatu eta ebaluazio hezigarriaren bueltan lan-ildo amankomunak identifikatzeko lanean aritu ginen. 

Oso gustura eta konfiantzazko giroan izan ginean  lanean. Ziur elkarlan baterako hasiera baino ez dela izango!