XVX. Mundukide lasterketa solidarioan parte hartu dugu
Igandean Mundukide Fundazioaren aldeko lasterketa ospatu zen Urkulun, Kooperatiben arteko XVX. lasterketa hain zuzen. Aurtengo edizioa, Ikerlan, Atlhon eta Fagor Elektronika kooperatiben laguntzarekin antolatu da, Mundukiderekin batera. Lasterketan Kooperatiba ezberdinetako kideak izan ziren, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika. Gure Ikastolako hainbat kidek ere parte hartu genuen ekimen solidario honetan.
Primeran ibili ginen!