Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen balorazioa Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren harira
Joan den astearteko Gobernu Batzordean, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aldatzeko legea onartu zuen. Bertan, diru-partida bat bideratu dute, besteak beste, Ikastoletako zenbait langileri soldatak igotzeko. Diru-kopuru hau ez dugu kasu guztietan Ikastolok jasoko, batzuek adierazi duten bezala, kasu askotan langileek jasoko dute ordainketa eskuordetuaren bitartez. Hau da, Hezkuntza Sailak zuzenean langile horiei ordainduko die. Honen harira, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak honako irakurketa hau argitaratu du hedabideetan. Arizmendi Ikastolan gure komunitatearekin partekatu nahi izan dugu aipatutako irakurketa.