Euskal Herriko Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian izan gara
Zapatuan Euskal Herriko Ikastolen (EHI) ikasturte hasierako ekitaldia egin zen Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Gure Ikastolatik bi kide izan ziren bertan, Mireia Muruamendiaraz Zuzendaria eta Leire Arana Kontseilu Errektoreko Lehendakari ordea, hain zuzen ere.
Ikasturterako helburu nagusiak azaldu zituzten: Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra geletara eramatea, ikasleen euskararen ezagutzan eta erabileran eragitea, ikastola guztien aukera erreal bilakatzea, nazio ikuspegia sakontzea eta ikastola eredua indartzea.
Ilusioz, baikortasunez eta indar biziberrituz ekin diogu Ikastolok ikasturte berriari, hurrengo urteei begira jarri dizkiogun helburuak lortzeko iparra zehaztuta dugulako, kohesionatuta gaudelako eta ekin diogulako biharko Ikastolak diseinatzeari, biharko Euskal Herria eraikitzeko. Ilusioaren, baikortasunaren eta indarberritzearen arrazoia ekainaren 22an, Iruñean, Ikastola mugimendua osatzen dgun ikastolok egindako Zazpigarren Batzarra izan da. Han hartutako erabakiek markatuko dute ikastolon ibilbidea hurrengo bost urteetan.
EHIk argitaratutako albiste osoa, hemen.
Gu Ikastola!