Kilometroak eta Nafarroa Oinezen laguntzera joateko deialdia
Aurtengo Kilometroak Azpeitian ospatuko da urriaren 6an, eta Nafarroa Oinez Zangozan Urriaren 20an. Jaiak aurrera eramateko gure laguntza ezinbestekoa izango zaie eta goizean zehar laguntzeko taldetxoa batzeko deia egitera gatoz.
Erronka ederra iruditzen zaigu gure Ikastolak aurrez erakutsitako elkartasuna kontutan hartuta. Horregatik Arizmendi Ikastolako familia eta lankide guztiak gonbidatzen zaituztegu galdetegia bete eta ekimen honetan izena ematera irailaren 25a baino lehen.
Segi dezagun elkartasuna ereiten!