EUSPOT ‘24: Sari banaketa ekitaldia
Joan zen astean egin zen Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 2024ko edizioak parte-hartze handia izan du; 87 spot jaso dira guztira, 18 urtetik beherakoek eginiko 60 lan jaso dira – Arizmendi Ikastolatik 44 – eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27. Euskarazko spot lehiaketako 13. edizioaren helburua izan da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzea. Publikoaren sarirako 800 boto baino gehiago jaso dira.
Aretxabaletako Arkupe kultur etxea jendez bete zen irabazleen izenak zeintzuk ziren jakiteko eta lanak txalotzeko. Nahia Sillero aktoreak aurkeztu zuen sari banaketa eta bere antzezlanarekin ere gozatu ahal izan genuen. Lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren pantaila handian eta ekitaldi ostean luntxaz gozatu ahal izan dute gerturatutakoek.
Oihan Loiti ikasle ohiaren “Izan burua, altxa burua” izan zen spot irabazlea; Peru Arrese eta Izadi Zumalde Gaztelupeko ikasleen “Heldua zu zara, heldutasunez jokatu” lanak Gazteen Saria irabazi zuen; eta Eider Sanchez, Maddi Lasa eta Itxaso Lopez Almeneko ikasleen “Zuk zeuk erabaki” spotak, berriz, Arizmendiko ikasleen spotik onenaren saria jaso zuen.
Informazio gehiago, EUSPOT-en web gunean.
Zorionak parte-hartzaile guztiei! Eta bereziki irabazleei!