Zahar-Berri egitasmoa euskara ikasi edo hobetzeko
Ikasturte honetan, Zahar-Berri mintzapraktika egitasmoak, Arrasateko Udal Euskaltegia eta AEK euskaltegiarekin elkarlanean, euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako, hainbat aukera jarri nahi ditugu zuen esku beharrizan ezberdinei erantzuteko asmotan, betiere zuen seme-alabekin euskaraz aritzea eta eskolako lanetan laguntzea errazteko asmoz.
Bi aukera nagusi eskainiko dira:
1. Aurrez aurreko euskara eskolak: haurren eskola jardunarekin bateragarriak diren ordutegietan izateko aukera. Astean bi egunetan, ordu eta erdiko klaseak. Jarri gurekin harremanetan eta esan zer komeni zaizuen.
Prezioa: 125€ ikasturte guztia.
Ikasleek , langabetuek eta pentsionistek %50eko deskontua izango dute.
Aprobetxamendua eta asistentzia betetzen bada, ikasturte amaieran ordaindutakoaren %25 itzuliko da.
2. Mintzamena hobetu eta erabileran trebatzeko, mintzapraktika taldeak: euskara praktikatu aisialdiko ekintzak egiten dituzuen bitartean,astean ordubetez, talde txikietan eta bidelagun baten laguntzarekin. Gutxieneko komunikatzeko gaitasuna eskatzen da.
Izena eman edo informazioa eskatzeko, bi bide dituzue:
Telefonoz: 943 771 228 ( Nereaz galdetu. Ordutegia: 10:00-12:00 )
Posta elektronikoz: zaharberri@aedelkartea.eus
Izena emateko epea: Irailak 22
Animatu eta ireki leihoa euskarari. Zuen seme-alabek eskertuko dute!