Ikastolako irakasleak yoga ikastaroan

GPSko IEMaren barruan, hainbat ekintza burutu dira aurten: “Yoga Aulas” ikastaroa, talde motorraren erapena eta hileroko akonpainamendu saioak, besteak beste. Horretaz gain, 5 hilabete iraun duen yoga ikastaroa egin da, bi helburu izan dituena: bata, irakasleen ongizatea sustatzea, eta bestea, irakasleek ikastaroan ikasitakoa gelara eramatea. Ezinbestekotzat jotzen dugu irakaslearen ongizatea zaintzea, bera ondo badago, ikasleei beraien ongizatea hobeto kudeatzen lagunduko die-eta.

Amaitu berri dugun ikastaro honetan, gune ezberdinetako profesionalek hartu dute parte eta 16 saio egin dituzte Almenen, gorputz fisikoa, emozionala eta mentala lantzen.