Ikastolen 7.Batzarra ekainaren 22an egingo da

Ikastolen elkartean batzen garen 114 Ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, hurrengo 8-10 urteetako helburuak zehazteko. Hezkuntza eta Kultura, Euskal Curriculuma eta materialgintza, Burujabetza digitala, Hezkuntza Marko Orokorraren beharra, erronka soziodemografikoa eta gizartearen eraldaketa, eta arrisku eta aukera berriak izango dira aztergai bertan. Gaurtik begiratuta, biharko Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko unea da.

EHIk landutako oinarrizko proposamen batetik abiatu ginen duela hilabete batzuk, Ikastolok prozesu parte hartzaile baten bitartez aztertu, landu eta gure proposamenekin hobetu duguna. 

Hitzordua ekainaren 22an izango da Iruñeko Baluarten. Arizmendi Ikastolatik, Kontseilu Errektoreko eta Zuzendaritzako 10 kide izango dira bertan.

EHIren komunikatua irakurgai, hemen.