TANTA boletoak salgai jarriko ditugu apirilaren 12an

Elkartasuna tantaz tanta osatzen da, ikastola bakoitzak bere alea jarriz. Arizmendi Ikastolan,  TANTA boletoak saltzeko konpromisoa hartu dugu aurten ere, eta horretarako, tanta boletoen salmenta eguna ezarri dugu, apirilaren 12an, arratsaldeko 16:30etan. Boletoak Basabezapi, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Jose Arana, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetan erosi hala izango dira egun horretan. Txartel bakoitzak 5 euroko balioa…

Read More

Oinez basoa ekimena: ADI! Egun aldaketa egon da

Tafallako ikastolatik gonbidapena jaso genuen beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Tafallatik jakinarazi digute apirilaren 21era aldatu dela data. Oinez basoa ekimenaren bitartez, Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzea da helburua. Hori dela eta…

Read More

Ikastolen 7. Batzarra: Ekarpenak jasotzeko epea zabalik

Martxoaren 19an Ikastolen 7.Batzarreko bilera burutu genuen Gaztelupen. Saio emankorra izan zen bertaratu ginen guraso, profesional eta laguntzaileekin burutu genuena.  Orain ekarpenak jasotzeko epea zabalik dago Ikastolan, apirilaren 15era arte. Bileretara etorri ez zinetenok ere izango duzue ekarpenak egiteko aukera. Beharrik izanez gero, prozesuko dokumentazioa Alexiako komunikatu batean jarri genuen komunitatearen eskura. Ekarpenik egiteko asmorik…

Read More

Arizmendi Ikastolako 20. urteurrenaren harira, TU Lankideren erreportajea

Gure Ikastolaren 20. urteurrena dela eta, Ikastola kooperatiboaren sorrera, oraina eta etorkizuna jasotzen duten testigantzak jaso ditugu azken hilabetean; 70eko hamarkadan herrietan Ikastolen sorrera eman zenetik, Arizmendi Ikastolaren jaiotzan zein ondorengo urteetan protagonista izan ziren Ikastolako kide esanguratsu batzuk elkartu ditugu: Axun Garai, Itziar Gurtubai, Felix Ormaetxea, Txaro Iraeta eta Javier Pagaldai, hain zuzen ere.…

Read More

Hitzaldi zikloa antolatu dugu, Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrenaren baitan

Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa antolatu dugu. Bi hitzaldi egingo ditugu, lehena, “Euskara, aurrera ala atzera goaz?” apirilaren 17an Aretxabaletako Arkupen, eta bigarrena, “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten. Apirilaren 17an egingo den hitzaldian Imanol Larrea (Soziolinguistika klusterra), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen topagunea) eta Mari Karmen Arrieta (Eskoriatzako teknikaria)…

Read More

Ikastolako komunitatea KORRIKArekin bat

Pasa den astean, herrietako KORRIKA batzordek deituta, Murun egon ginen ikastolako familia eta profesionalak. Bertan, azterketak euskaraz izateko aldarrikapena ere egin genuen eta hainbat argazki atera genituen. Goiz polita pasa genuen! Horretaz gain, gure herrietan ere KORRIKA pasa zen egunean kaleetara irten ginen, eta Baionara ere gerturatu ginen KORRIKAren azken kilometroak gozatu eta laguntzera. Oso…

Read More

Oinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena

Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.  Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…

Read More

Ikastolako kamiseten aukeraketa prozesuan, Arimazubiko ikasleak protagonista

Ikasturte honetan ere, Ikastolako kamisetak eskatzeko garaia iritsi da. Aurtengoan, Arimazubiko LH eko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Lanketa honetan ikastolako azken kamisetak ere aztertzen aritu dira, eta…

Read More

Ikastolen VII. Batzarra: Komunitatearen ekarpenak jasotzeko bilera egingo dugu gaur arratsaldean

Hurrengo urteetarako helburuak zehazteko Euskal Herriko Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko.  Arrasateko Arimazubi gunean bildu ginen martxoaren 10ean Ikastolako profesional, guraso eta bazkide kolaboratzaileak, Ikastolen Elkarteak sortutako oinarrizko proposamena landu, aztertu eta hobetzeko bidean hasierako urratsak ematen hasteko.…

Read More

Gaztelupeko Bazarako ikasleak KORRIKAn Araba aldean, Anda inguruan!

Harro Herri Korrika 2024 - Bazara Gaztelupe

Ostegunean abiatu zen korrika Irunetik, Leintz Bailarara ostiralean helduko da, eta bidean, Euskal Herriko herri ezberdinetatik pasatuko da. Astelehenean, Gasteizera heldu aurretik Araban barrena ibili zen, eta horregatik, arratsaldean Gaztelupeko Bazarako ikasle batzuk bertara gerturatu ginen, eta Langraiztik Andara bidean dagoen 979.km-an testigua eraman genuen. Bertan, aurtengo omenduak diren “AZTERKETAK EUSKARAZ” kolektiboarentzako babesa ere aldarrikatuko…

Read More