Ikastoletako Zuzendarien Mintegi Nazionalean izan gara

Ostiralean Altsasun egin zen Ikastoletako Zuzendarien Mintegi Nazionalean izan ginen 7 lurraldetako Ikastolok. Pertsona eredua, euskara, euskal kultura, herrigintza… zoru komunetik abiatuta estrategiak garatzen, elkarrekin eta elkarlanean. Hendaian egin zen lehenengo saioaren jarraipena izan zen ostiralekoa.

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu.   Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…

Read More

Gaztelupe eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament-en!

Arizmendi Ikastolako ikasleak European Youth Parliament-en!

Aste-bukaera honetan Donostian izan gara ostiraletik igandera (Almeneko 4 ikasle eta Gaztelupeko 10 ikasle) EYP ekimenean parte hartzen. Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament – EYP) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren…

Read More

23. KORRIKA: Martxoaren 24an, goazen Baionara laguntzera!

Korrika martxoaren 24an amaituko da Baionan, eta gure Ikastolatik aek-ko kideei laguntza ematera joango gara. Horretarako, taldea sortuko dugu gure komunitatea osatzen dugun, familia, profesional eta guraso kolaboratzaileok. Formulario honen bitartez animatu nahi zaitugu ekintza honetan parte hartzera. Izena eman duzuenokin kontaktuan jarriko gara. Animatu zaitez!

Read More

Ikastolen 7. Batzarra: Biharko Ikastolak irudikatzeko prozesuan parte hartu nahi duzu?

Hurrengo urteetarako helburuak zehazteko Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat dago orain, Ikastolok aztertu eta gure proposamenekin hobetuko duguna. 7. Batzarraren helburua “Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen…

Read More

Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan dugu beste Ikastola batzuetako kideekin batera

Joan zen astean Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan genuen Arrasateko Ferixaleku gunean. Gure Ikastolako kideez gain, beste Ikastola batzuetatik etorritako irakasleak ere izan ziren bertan. Ebaluazioaren ikuspegitik, hemendik aurrera denon artean eraikitzen jarraituko dugun Ikastolon zoru komuna guztiok irudikatu eta partekatzeko aukera izan genuen bertan. Ebaluazio Sakontze Ikastolan 3. urtez martxan jarri dugun ikastaroa da. Formakuntzaren…

Read More

Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran izan gara

Atzo arratsaldean Armentia Ikastolan egin zen Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran izan ginen Zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko 10 kide.  Ekainaren 22an ospatuko da VII. Batzarra, eta honen prozesua iragartzeko, atzo goizean Pasaiako Albaolan egin zuen EHIk aurkezpen agerraldia. Batzarrean, hurrengo zortzi-hamar urteetan Ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira. Batzarrari begira…

Read More

IKASNEED proiektua

IKASNEED Proiektua (ZL-2023/00184) Enpresen I+G Laguntzeko Programaren – HAZITEK barruan finantziatua izan da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Europar Batasunak 2021-2027 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako ekintza. IKASNEED proiektuaren helburua Errealitate Birtualean  oinarritutako tresnak diseinatzea eta garatzea  izan da, murgiltze-inguruneak optimizatu eta online hezkuntza eta prestakuntza modalitatearen eraginkortasuna hobetzeko. Proiektu honen…

Read More

CERTICLOUD proiektua

Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua osatu dute. Helburua hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat garatzea izan da, blockchain teknologia erabiliz, benetakotasuna bermatzeko. Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hau modu digitalean eraldatzeko…

Read More

Haur minbiziaren nazioarteko egunarekin bat egin dugu

Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Aspanogi elkartekoek “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde” leloa erabili dute, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adierazteko.  Ikastolan, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen sentsibilizazio ekimenarekin bat egin dugu, eta gune ezberdinetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu.  Jarraian irudiak:

Read More