Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!

Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…

Read More

Martxan da Euspot 2024!

Euspot euskarazko spot lehiaketaren XIII. edizioa aurkeztu berri da. Aurtengo gaia “Telefono mugikorrak eta adin txikikoak” izango da. Parte-hartzaileek 30 segundoko spot bat aurkezteko aukera izango dute, non mugikorrek haurrei eskaintzen dizkieten aukerak eta mehatxuak azaldu beharko diren.  Arizmendi Ikastolako ikasle direnen artean aurkeztutako spot onenak 250€ko saria jasoko du. Saritan guztira 3000€ eskainiko dira,…

Read More

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi? Hartu zure txanda!

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi duzu? Hartu bisita pertsonalizatuetarako txanda hemen, eta dagokion guneko arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan.  Eta inguruan gure hezkuntza proiektuan interesa eduki dezakeen norbait ezagutzen baduzu, lasai gonbidatu zurekin etortzera. Zatoz Ikastola gertutik ezagutzera! Oharra: Jakin aurrematrikula epea otsailaren 7tik 23ra izango dela.

Read More

Ikastolako web orri berria martxan jarriko dugu!

Aste honen bukaeran Ikastolako web orri berria martxan jarriko dugu. Web orria diseinatzerako orduan, gaur egungo behar komunikatiboei erantzun hobeago bat emateko asmoz, duela bi ikasturte egin genituen Focus Group-etan ateratako ondorioetan oinarritu gara. Alde batetik, barne eta kanpo komunikazioa bereiztu ditugu; Ikastolako komunitatearen parte garenok, pasahitz bat izango dugu, eta pasahitz honek familiei albiste…

Read More

Santa Ageda eguna eta Kinttoen ospakizunak izan ditugu azken egunetan

Santa Ageda edo Oles eguna ospatzeko gure Ikastolako guneetan ekintza ezberdinak izan ditugu.  Santa Teresan, familiak gonbidatu zituzten ikastetxera ikasleen kantuak entzutera. Hemen bideoa. Basabeazpin, igandean, Ikastolako familia eta langileak Santa eskean atera ziren Aretxabaletako kaleetan zehar. 11:00etan Ikastola parean elkartu eta Santa eskeko koplak abestuz herriko plazaraino joan ziren. Gainera, aste honetan zehar, Santa…

Read More

Txapel Txin Basabeazpin eta Almenen izan da

Urtero bezala, Txapel Txin Basabeazpi eta Almenetik pasatu da aratusteak ate joka ditugula gogoraraztera. Dantza, salto, abestu… denetik egin dugu berarekin batera!  Eskerrik asko Txapel Txin! Jarraian Basabeazpi eta Almeneko irudiak.

Read More

San Blas eguna ospatu dute Uribarrin eta Umezaintzan

Otsailaren 3an San Blas ospatzen da Euskal Herriko herri batzuetan. Umezaintzan eta Uribarrin antzinako ohiturari jarraituz opil goxoak prestatzen aritu dira. Opila batzuk etxera eramateko  prestatu dituzten arren, bertan dastatzeko aukera ere izan dute! Aurten gainetik, txerri manteka beharrean gurina erabili dute gure haur musulmanek  jan ahal izateko.  Uruna, azukre, arraultza, gurina bezalako osagaiak tartean…

Read More

ZIG-ekoek ERDUko guneak bisitatu dituzte

Pasa den astean eta astelehen honetan gure Ikastolako Zereginen Ikaskuntzarako gelako (ZIG)  ikasleak eta irakasleak Arrasateko Santa Teresa, Uribarri, Olarte eta Umezaintzako guneetan izan ziren. Aniztasuna landu eta aldarrikatzeko asmoz, Elmerren ipuina kontatzera gerturatu ziren. Denon artean mural eder bat sortu zuten eta gaiaz hausnartzeko tartetxo bat eskaini ere.  Tarte ederra pasa zuten elkarrekin!  Eskerrik…

Read More

Santa Teresako txikienak kirolaren inguruko proiektua lantzen ari dira

Santa Teresako txikienak, kirolarekin lotutako proiektu bat egiten ari dira  eta pasa den astean guneko guraso den Carlos Sanchez Arrasateko beste 3 karateka lagunekin batera erakusketa bat egitera gerturatu zen. Honez gain, aste honetan Mojategira eta Uarkapera joateko asmoa ere badute futbolean jokatu eta gimnasia erritmikoa egitera.  Mojategin, Alabeseko jokalaria den Elene Errasti  eta bere…

Read More

Olartekoak antzerkia lantzen ibili dira

Olarte guneko Udalaitz eta Anboto taldeko haurrak Antzerkia gaitzat hartuta buru belarri aritu dira azken asteetan prestaketa eta entsegu lanetan. Kokororiko, Antzume bizarduna, 3 txerritxoak eta Non galdu ote zuen irria Ilargik? antzeztu dituzte.  Eta ostiralean, Olarteko gainontzeko lagunei zein familiei eskaini zieten emanaldi ederra. Irudiak.  

Read More